We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Beltza

by Aukera Okerra

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €3 EUR  or more

     

1.
Zu gabe 03:14
Whisky-az sortutako logura, ez deitu amets duina Burmuinean daukadana, ez al da paranoia? Ihes egiteko gogoak, alde egiteko nahia Malko beltzak botatzean, inpotentzia negarra Bakarrik ez zaude lagun, hemen izango nauzu Beti zure alboan, oroitzapen liburuan Ebakiondoei entzun, haiek ez dute ahazten Beti hemen izango nauzu, odoljarioa estaltzen Izan ginena ez galtzea eskatzen dudanean, Sinisten ez dudan jainko bati otoitzen diot Imajina ezin bizitza bat zutaz urruntzean Suak errautsez dena betetzen duen bezala. Autoestimua bilatzen, kaka-mendi horretan Usteltzen da etengabe, zu ez bazaude ondoan Bide amaieran itxoiten, mendetasuna bezala Sentsazio arraro bat, diruak erosi ezin duena Izan ginena ez galtzea eskatzen dudanean, Sinisten ez dudan jainko bati otoitzen diot Imajina ezin bizitza bat zutaz urruntzean Suak errautsez dena betetzen duen bezala.
2.
Amildegian 03:14
Ez naiz ahazten ikusi zintudan lehen aldia eskailera horietan Egun grisak fatxada azpietan babestuz baloi bat ta marroi usaina Arratsalde luze amaigabeak denbora etendu balitz bezala Gazte abertzale errebeldeak musika laguntzaz batu egin zirenak Lehen bistako maitasuna arrazoirik gabe sortu egin zena Ezer berezi bilatu gabe sinpleki gauzak horrela atera ziren Kontzertuak, bidaiak ta lehen mozkorrak malko gutxiz ta barrez beteak zerbait behar izanez gero, baimenik eskatu gabe hartzen genuen Ezinezko ezer ez zegoen, dena eskuetatik hurbil genuen Biharko eguna ez zen existitzen, zapatu gau horiek betirako ziren Etxetik pasatu gabe kaleetan ibiltzen horrela hazi ginen nire alboan bazeunden hobeto sentitzea ezinezkoa izango zen Hainbat urte pasatu ondoren dena berdin dago, nork esango zuen Deabruarekin egindako ituna pena mereziko zuela argi zegoen Arkua eta gezia bezala biak batera norabide berdinean Ez dakit guzti hau merezi dudan baina horrela jarraitu dezala
3.
Inguruetan ikusten dudana gaixo jartzen nauelako Dauden moda ergel guztiak jasaten ditudalako Euskal ezkertiek etsai berria direlako Aro berri hauei bizkarra ematean nago Arraroa sentitzen naiz normaltasun giro honekin Denak ez du balio Alboko laguna polizia bestea eskuindarra Ongi etorri aro berrira Atzo aurre egiten zutenei gaur jasaten dutelako Buruzaletasuna galtzear dagoelako zapaltzen gintuztenekin elkartzen direlako neure bostetan bizitzear nago Arraroa sentitzen naiz normaltasun giro honekin Denak ez du balio Alboko laguna polizia bestea eskuindarra Ongi etorri aro berrira Dirua hautatzen dute duintasuna baino Soldata putre baten truke saltzen direlako lehen trafikatzaile ta orain zipaio Soldadu espainolen antzera baino nazkagarriago
4.
La rabia acumulada ya se empieza a desbordar Y tú como si no pasara nada Conciencia ausente renunciando toda autoridad Pasando a ser esa mierda de gente Me abandonasteis criticando mi mediocridad aunque no estéis por encima de nadie En esta puta vida no encuentras donde esperar, Producto de contenedor aparte Siempre rendido a la derrota más letal con poca fuerza para luchar cabrón sin suerte abandonado a la verdad: papel de plata y ansiedad ¿Y ahora qué? Ya no te queda nada Ya no eres el mismo de ayer ¿Y dónde estás? Dime que has conseguido Rezas para volver a nacer Olvídame, a mí ya me has perdido Ya no hay nada más que pueda hacer Esperaré, solo y sin hacer ruido Esperaré hasta verte caer Antes muerto a ver que todo esto sigue igual mis botas no me dejan avanzar Chupa de cuero con tachuelas de infelicidad vendido a toda esta realidad Siempre rendido a la derrota más letal con poca fuerza para luchar cabrón sin suerte abandonado a la verdad: papel de plata y ansiedad ¿Y ahora qué? Ya no te queda nada Ya no eres el mismo de ayer ¿Y dónde estás? Dime que has conseguido Rezas para volver a nacer Olvídame, a mí ya me has perdido Ya no hay nada más que pueda hacer Esperaré, solo y sin hacer ruido Esperaré hasta verte caer
5.
Beltza 03:49
Ez dut oinatzik uzten bakarrik banabil itzalik sortu gabe iluntasuna baizik Samina bizitza moduan aitortzen dut orain. Beti mundu honen arauak jartzen dituenaren zain Entzunda dauzkat hildako guztien kantuak Ni naizelako doinuak jartzen dituena. Denbora etengabe beti aurrera doa baina orain badakigu non zeuden malko guztiak. Su hartzen badute zure ametsek hobe da garretan lokartzea. Estutu txingarrak zure eskuetan Erredura gabeko beroa ematen du eta. Kontuak likidatzeko ordua heldu egin da Jada ez dut beldurrik etorkizunean. Bizitza honetatik ez dut gehiegi espero Amaiera zelan izango den seguru nagoelako Su hartzen badute zure ametsek hobe da garretan lokartzea. Estutu txingarrak zure eskuetan Erredura gabeko beroa ematen du eta. Eta kostata baina mantentzen naiz zutik Kolore guztiak beltz bihurtzen dira Eta kostata baina mantentzen naiz zutik Zainetako odola sentitu ezinean
6.
Hilkutxa bat eskatu dut gabonetarako gorputza lur azpiko hezetasunera ohitu dadin. Barruan egotetik gertuago sentitzen naiz Ta saihesten saiatu arren ezin dut ezer egin. Petalorik gabeko arrosa bat eskatu dut, arantzekin bakarrik konformatzen naizelako. Egunero itotzen naiz alkohol artean Aurreko eguna ahaztu egin nahi dudalako. Beldurra oparitzen dute segurtasuna saltzeko Horrela gurpila biraka dabil. Ta ni beti bezala nahi eta ezin, gezurra esan ta zin egin Ez dago irtenbiderik Barrutik ustelduta nagoela sentitzen dut Ta probetxuzko ezer aurkitzeko ezinean nabil. Agian ez daukat ezer onik esateko Hala ere, ez zarete nigandik libratuko.
7.
Erronka egin zenidan eta orain aurpegia malkoz beteta daukazu beti bezala. Guzti hau amaitzeko modurik azkarrena Tristea da esatea baina amore ematea da. Putreek orain gauza biziak jaten hasi dira, beti heriotzaren zain egoteaz nekatuta Gogoan ditut entzun nituen soinu guztiak baina inoiz ez dut entzun zure bihotzarenak. Besteen atzean babesten den pertsona izan zara ezta infernuak hartu nahi izan ez zuen arima Baliteke belea ilunpeen artean ezkutatzea baina oraindik beldurra nabarmentzen da begietan Ez kezkatu laztana laster alde egingo dugu banatzeko ordua hurbil dago. Ezagutzen ez dudanak ezingo nau minik egin Orain kontatuko dizut beste aldean dagoena Nire inguruan dena erortzen ari da ta ez nago oso eroso hondakinen artean. Espaloitik bi metrora ibiltzen nabil Gorrotoaren ahotsa entzun ez dadin. Odoletan ikusteko bakarrik moztu ninduzun Barkatu maitea baina nire bidea hartuko dut Ez kezkatu laztana laster alde egingo dugu banatzeko ordua hurbil dago. Ezagutzen ez dudanak ezingo nau minik egin Orain kontatuko dizut beste aldean dagoena.
8.
Gauean galduta tabernatik irteerakoan galtzaile baten antzera Ilargia ateratzean eztabaida amaigabeak, promesak eta gezurrak Labana baten aginduan zorroa ateratzen da lege gabeko trukean Geratzen den duintasuna estolden artean galtzen da, berreskura ezina da Kontsolamendu merke baten bila gauero, plastiko zati batean edo edonon Izu-eleberri txar baten antzera, heroiak ta bilauak, dena gezur puta bat Kaskamotz ta punki bat liskar batean sartuta batasuna ahaztuta Agure nazkagarri bat kaleko urdangen bidean emaztea lo eginean Umegorri dirudun bat eskale batekin dantzan, lotsa ikusle bezala Ardo kiratsaz espaloian buruz behera lehen pertsona izan zen bat. Kontsolamendu merke baten bila gauero, plastiko zati batean edonon Izu-eleberri txar baten antzera, heroiak ta bilauak, dena gezur puta bat
9.
Eguna gris jaiki egin da ta ez zait geratzen jada argirik Berdin zait zelan egotea lagunduta edo bakarrik Beti berdina bada itxura ezberdinekin Beti berdina bada ezer aldatu barik Zulora zuzen itotzera noa Hotza hezurretan sartuta eta alkohola zainetan Poltsikozko eskopeta eskuan eromen gramo erdiz beteta Gaur ere azken aldia bihar tipo berri bat Gaur ere azken aldia dena atzean utzita Gezur beteriko lokatzan sartuta Ikusten dudan hortan ez dut sinistu behar Nahiago dut mamu bat izatea Ikusten dudan hortan ez dut sinistu behar plazer faltsuz isilarazita Gero eta luzeagoa egiten da zorionera doan bidea Kristal puskak lurzoruan gatza ta odolez beteta Arima hil zorian eta gorputza hustuta Arima hil zorian dena guztiz urtuta Usainik gabeko arrosak bezala Ikusten dudan hortan ez dut sinistu behar Nahiago dut mamu bat izatea Ikusten dudan hortan ez dut sinistu behar plazer faltsuz isilarazita

credits

released September 19, 2022

license

all rights reserved

tags

about

Aukera Okerra Getxo, Spain

contact / help

Contact Aukera Okerra

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Aukera Okerra, you may also like: