Amildegian

from Beltza by Aukera Okerra

/

lyrics

Ez naiz ahazten ikusi zintudan lehen aldia eskailera horietan
Egun grisak fatxada azpietan babestuz baloi bat ta marroi usaina
Arratsalde luze amaigabeak denbora etendu balitz bezala
Gazte abertzale errebeldeak musika laguntzaz batu egin zirenak
Lehen bistako maitasuna arrazoirik gabe sortu egin zena
Ezer berezi bilatu gabe sinpleki gauzak horrela atera ziren
Kontzertuak, bidaiak ta lehen mozkorrak malko gutxiz ta barrez beteak
zerbait behar izanez gero, baimenik eskatu gabe hartzen genuen

Ezinezko ezer ez zegoen, dena eskuetatik hurbil genuen
Biharko eguna ez zen existitzen, zapatu gau horiek betirako ziren
Etxetik pasatu gabe kaleetan ibiltzen horrela hazi ginen
nire alboan bazeunden hobeto sentitzea ezinezkoa izango zen
Hainbat urte pasatu ondoren dena berdin dago, nork esango zuen
Deabruarekin egindako ituna pena mereziko zuela argi zegoen
Arkua eta gezia bezala biak batera norabide berdinean
Ez dakit guzti hau merezi dudan baina horrela jarraitu dezala

credits

from Beltza, released September 19, 2022

license

all rights reserved

tags

about

Aukera Okerra Getxo, Spain

contact / help

Contact Aukera Okerra

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Aukera Okerra, you may also like: