We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Gorrotoz gorroto

from Zorte txarra baino ez by Aukera Okerra

/

lyrics

GORROTOZ GORROTO

Ikaratuta egon arren beti aurrea begira
Ez dezatela pentsa atzera egingo dudala
Istorio berdinak beti toki berberetan
Halabeharrezkoak dira tabernako borrokak

Botilak hegan hasita gau gudak agertzen dira
Izerdi ta ke artean odola irakin
Nor da lagun nor etsai mugimendu ur-jauzi honetan
Gorrotoz gorroto

Lurretik altxatu eta beste eraso bat
ostikada bizkarrean sentitzerakoan
Hortzak airetik hegan ikusi duzu jada
Ez kezka garaipena gertu dago eta

Oihuak agertzen dira amorruaren parean
Izerdi ta ke artean odola irakin
Nor da lagun nor etsai mugimendu ur-jauzi honetan
Gorrotoz gorroto

Aurrera eginda,
Aurrera begira,
Aurrera eten gabe etsaiari suntsitu arte.

Ezer ez da berdin,
Ezer ez da guztiz,
ezer ez dago jokoz kanpo gudan.

Ta zu odol malkoz bihotza lehertzear
Begi neurrigabeekin.
Nor da lagun nor etsai mugimendu ur-jauzi honetan
Gorrotoz gorroto.

credits

from Zorte txarra baino ez, released May 2, 2019

license

all rights reserved

tags

about

Aukera Okerra Getxo, Spain

contact / help

Contact Aukera Okerra

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Aukera Okerra, you may also like: