We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Zorte txarra baino ez

from Zorte txarra baino ez by Aukera Okerra

/

lyrics

Eztarria errauts zaporearekin esnatzen da
Egun triste bat hastear da
Ohetik ezin altxa, ta zertarako galdezka
Depresioa sumatzen da

Ezer ez egitearen nekea txarrena izaten da
Entzuten ez den oihua bezala
Dena gaizki irtetea niretzako ohitura bat
Alde egin ezin dudana

Irribarre gabe herriko kaleetan zehar,
Ahul sentimendua
Iluntasunean babesten naiz nire mamuekin
Poztasuna nigandik beti ihesean

Egunero itxaroten postontzian zer dagoen
Zorte txarra baino ez
Egunero itxaroten ate atzean zer dagoen
Zorte txarra baino ez

Marroi koloreko ur batean itota nago
patu gabeko itsasoan
Esnatzen ez banaiz, nire gorputza aurkitzen baduzu
Azken aldiz besarkatu

Indarrik gabe taupaden beste aldera noa,
Beti aste bukaeran
Zozketaren zenbakiak ez daude nire bonboan
Ala ere ez da joaten itxaropena

Egunero itxaroten postontzian zer dagoen
Zorte txarra baino ez
Egunero itxaroten ate atzean zer dagoen
Zorte txarra baino ez

credits

from Zorte txarra baino ez, released May 2, 2019

license

all rights reserved

tags

about

Aukera Okerra Getxo, Spain

contact / help

Contact Aukera Okerra

Streaming and
Download help

Report this track or account

If you like Aukera Okerra, you may also like: